Alderdi teknikoak eta nekazaritzakoak kontuan hartuta prestatzen ditugu erabiltzaileak. Horrez gain, erakusten diegu zelan mantendu eta zaindu erabilgarri dauden tresnak, instalazioak eta ingurune naturala.
PRAKTIKA JASANGARRIAK
Ortuariak hazteko, nekazaritza ekologikoko irizpideak emango ditugu, betiere ingurumenarekiko jasangarriak diren praktiken bitartez.
JARDUERAK
Erabiltzaileek derrigorrezko hasierako ikastaro bat jasoko dute, baita ekoizpen ekologikoaren esanahiari buruzko ikasgaiak eta aholkularitza ere: ortu bat zelan hasi (beharrizanak, egutegia, planifikazioa...), oinarri teorikoak (hitzaldiak udaletxean) eta oinarri praktikoak (lurra lantzea, zabaltzea, ureztatzea, emankortasuna, asoziazioak, txandakatzeak, izurriak, gaixotasunak...). Beste ortu ekologiko batzuetara txangoak egiteko aukera ere planteatzen dugu, baita bazkari ekologikoak antolatzea ere monitore eta erabiltzaileen artean. Horrez gain, aldian-aldian ortuari buruzko informazioa jasoko dute telefono mugikorretan.
Onuraz beteriko uzta
Ortu ekologiko batek onurak dakartza zentzu guztietan, bai gizarte mailan bai hiri mailan. Erabiltzaileek osasunean igarriko dute, baina abantailak harago doaz eta komunitate osoari eragiten diote:
Neurririk gabeko txabolismoa desagertzea
Jarduera osasungarri bat eskaintzea aire zabalean
Naturaren zikloari buruzko hezkuntza proiektua
Gizarteratze proiektu baten parte hartzea
Ingurumena errespetatzen ikastea