Proiektuaren funtsezko beste alderdi bat ekologikoaren kultura zabaltzea izango da, ikastetxeetan, kolektibo ahulekin lan egiten duten elkarteetan ―elikagaien bankuan kasu― eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen artean.
IRAKASPEN ENTRETENIGARRIAK
Herriko ikasleek erabili ahal izango dituzte partzelak, irakaspen entretenigarri eta dibertigarrien bidez naturaren zikloak ezagutu eta sentitu ditzaten, eta erabiltzaileek eta monitoreek uzta jasoko dute, aldian-aldian elikagaien bankuari emateko. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ere izango dute partzela bat erabiltzeko aukera.
Onuraz beteriko uzta
Ortu ekologiko batek onurak dakartza zentzu guztietan, bai gizarte mailan bai hiri mailan. Erabiltzaileek osasunean igarriko dute, baina abantailak harago doaz eta komunitate osoari eragiten diote:
Neurririk gabeko txabolismoa desagertzea
Jarduera osasungarri bat eskaintzea aire zabalean
Naturaren zikloari buruzko hezkuntza proiektua
Gizarteratze proiektu baten parte hartzea
Ingurumena errespetatzen ikastea