Hiri hobekuntza
Hiri ortuek funtzio ekologikoa eta osasungarria betetzen dute, jarduera fisiko baten bitartez elikagai naturalak eskainiz. Baina ekimenaren onurak hiriaren eta gizartearen bilakaera ere ekartzen dute, ekimena garatzen den udalerrietan.
Alde batetik, espazioen berrantolaketa sakona lortzen da, modu irregularrean lurrak okupatzen dituzten ortuak ―horrek ekar ditzakeen osasun eta segurtasun arazoekin― desagertzea bultzatzen duelako. Beste alde batetik, bizikidetza, elkarlana eta bata bestearekiko errespetua sustatzen dira, ortuak erabiltzen dituzten kolektiboen artean.
Hamarkadetako esperientzia
Ramón Zearreta
NEKATARITZAKO INGENIARI TEKNIKOA
Nekazaritzan eta abeltzaintzan 30 urte baino gehiago ibili ondoren eta ustiapen ekologikoekin harremanetan egonik, Eko-ortuak izan da Ramonen "erremate" profesionala. Bertan, aholkularitza eskaini eta bere ezagutzak transmititzen ditu. "Transmisio kate bat izaten saiatzen gara, erabiltzaileek partzeletan ahalik eta kalitate handiena lor dezaten".
Proiektu integratzailea
Hiri ortuetan inklusioa ere ereiten da. Espazio horiek garrantzi handiko funtzio soziala dute, erabiltzaileen errealitate desberdinak integratzen dituztelako.
Eko-ortuaken ongi etorriak dira:
Pertsona nagusiak
Langabeak
Desgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonak
Immigranteak eta errefuxiatuak