Proiektu jasangarria, osasungarria eta integratzailea
Estaziñoa 18 G, Lemoa
09:00 - 13:00

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Ortu ekologikoak abantaila ugari eskaintzen ditu, baina haren diseinua kontu handiz planifikatu behar da. Prozesu hori askoz ere errazagoa da ondo aholkatuta egonez gero. Eko-Ortuak lagun izango duzu eman beharreko urrats guztietan, ortua martxan jarri aurretik zein ondoren, erabiltzaileentzako prestakuntza saioak eta bilakaeraren jarraipena egiten ditugu eta.

ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

Gure proiektuak

Ezagutu kudeatzen ditugun ortu ekologikoak

Bizi kalitatea

Erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzera daude bideratuta ortu ekologikoak. Besteak beste, honako hauek aipa daitezke: denbora librea erabiltzea eta terapia emozionala, iraganeko lanekin berriz elkartzea eta haiek ezagutzea, ahora eramaten duzuna zer den jakitea produktu osasuntsu eta kalitatezkoak lortuta, jarduera fisiko osasuntsu bat egitea edo ingurune naturalaren garrantziaz ohartzea herriko bizilagunak ondoan dituzula.

Gainera, naturarekiko errespetu eta ulermen balioak transmititzen dira, modu teoriko eta praktiko baten.

Ortu hauek eginkizun soziala ere betetzen dute: era askotako talde sozialak integratzeko oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzte eta jarduera berean batzen dituzte langabeak, ikasleak, erretiratuak edo kolektibo ahulak. Horrek guztiak kontzientziazko kultura ekologikoa eta ingurumen hezkuntza sustatzen ditu.

GEHIAGO JAKIN NAHI?

Egin zure kontsulta


Ortu ekologiko bat ipini nahi duzu martxan?
Jarri gurekin harremanetan eta urrats guztiak azalduko dizkizugu

Azken berriak

Gure bideoa

Next Previous Zure testigantzak