Proiektu jasangarria, osasungarria eta integratzailea
Estaziñoa 18 G, Lemoa
09:00 - 13:00

Zerbitzu teknikoa arduratzen da erabiltzaileak bideratzeaz, horrela ortuari osasuntsuak lortzeko, guztiz ekologikoak eta pestizidarik eta produktu kimikorik gabe.

Helburua da erabiltzaileei maila teorikoan eta praktikoan erakustea zelan erein, landatu, ureztatu, ongarritu, laboreak aukeratu; funtsean, ingurunea eta laboreak ulertzen eta erabiltzen erakustea, norberaren gogobetetzea lortu arte.

Hala, hasieran parte hartzaile guztiei eskainiko zaie prestakuntza, proiektua zertarako eta zertan den azaltzeko, eta taldeko giro ona sustatuko da une oro. Gainera, egunean-egunean sortzen diren zalantzak eta beharrizanak koordinatuko dira, Udalarekin harreman zuzeneko mahai bat eratuta.

ORTU PILOTUA

Bestalde, teknikariek ortu pilotu bat landuko dute, erabiltzaileentzat eredugarri izan dadin. Adibideak, ideiak eta teknika berriak azaltzea izango du helburu, eta elikagaien bankura bidaliko dituzte bertatik lortutako ortuariak.

 

img_divider

Onuraz beteriko uzta

Ortu ekologiko batek onurak dakartza zentzu guztietan, bai gizarte mailan bai hiri mailan. Erabiltzaileek osasunean igarriko dute, baina abantailak harago doaz eta komunitate osoari eragiten diote:

Neurririk gabeko txabolismoa desagertzea
Jarduera osasungarri bat eskaintzea aire zabalean
Naturaren zikloari buruzko hezkuntza proiektua
Gizarteratze proiektu baten parte hartzea
Ingurumena errespetatzen ikastea

Interesatzen zaizu gure proiektua?
Ortu ekologikoa martxan jartzeko urrats guztietan lagunduko dizugu