Proiektu jasangarria, osasungarria eta integratzailea
Estaziñoa 18 G, Lemoa
09:00 - 13:00

slider-home-proyecto-integrador

Balio sozialeko proiektu integratzailea

Ortu ekologikoen asmoa da bizimodu osasuntsuagoa eskaintzea herritarrei: denbora librea ingurune natural batean igaro eta jarduera fisiko bat praktikatzen da. Baina espazio horien alde egiteak berarekin dakar errespetu eta integrazio balioak transmititzen dituzten neurriak babestea.

Ortu horiek eginkizun soziala betetzen dute, eta gure herrietan bizi diren taldeak gizarteratzeko balio dute. Langabeek, erretiratuek, bazterketa sozialean egoteko arriskuan daudenek, ikasleek edo talde ahulek euren premiak dituzte, baina lurra lantzean puntu amankomunak aurki ditzakete.

Eko-Ortuaken hartzaileen ezaugarrien araberako prestakuntza eskaintzen dugu, eta erantzukizuna eta tolerantzia sustatzen ditugu; hala, jasoko duten uztarekin batera, partzeletako fruiturik boliotsuenak bihurtuko dira.

Proiektua ikastetxeetan eta kolektibo ahulen artean zabaltzea

Proiektuaren funtsezko beste alderdi bat da ekologikoaren kultura zabaltzea, ikastetxeetan, kolektibo ahulekin lan egiten duten elkarteetan ―elikagaien bankuan kasu― eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen artean.

Herriko ikasleek erabili ahal izango dituzte partzelak, irakaspen entretenigarri eta dibertigarrien bidez naturaren zikloak ezagutu eta sentitu ditzaten, eta erabiltzaileek eta monitoreek uzta jasoko dute, aldian-aldian elikagaien bankuari emateko. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ere izango dute euren ezaugarrietara egokitutako partzela erabiltzeko aukera.

Egoitzak eta geriatrikoak

Zentro gerontologiko bat ere ekimena ezartzeko leku aproposa da, pertsona nagusientzako sistema integrala, asistentziazkoa eta terapeutikoa garatu daitekeelako. Onurak askotarikoak eta ezagunak dira:

  • Pertsonen gaitasun fisiko, psikiko, kognitibo eta sozialak hobetzen laguntzen du ortuariekin eta landareekin harremanetan egoteak.
  • Egunerokotasunean txertatzen da lorezaintza eta nekazaritza ekologikoa.
  • Elkarreragin soziala ahalbidetzen du jarduera ludiko horrek.
  • Abandonu edo bakardade sentimendu baten ondorioz jasan daitekeen depresioari aurre egiten laguntzen du, aldarte positiboa eraginez.
  • Naturarekiko harremanak zentzuak suspertu eta gorputzeko funtzioak hobetzen ditu.
  • Erantzukizun bat edukitzeak autoestimua handiagotzen du.
  • Gaztetako jarduerak gogoratzea.

Bestalde, norberaren gogobetetzea eta erabilgarri suertatzearen sentimendua dakartza proiektuak, landareak hazten ikusi eta gero jateko aukera izateagatik, eta besteekin harreman positiboak edukitzea ahalbidetzen du, estimulazio afektiboa eskainiz.